Esnea saltzeko estatuko lehendabiziko makina

- 2008ko abuztuan, Elizondon jarri genuen esnea saltzeko lehendabiziko makina.
- Ideia Italiara egin genuen bidaia baten ondorioz sortu zen, bertan bertze abeltegi batzuek instalatua zutela ikusi baigenuen.
- Ideiak bulkaatuta, hemen aitzindari izatea lortu genuen, gure esnea zuzenean gure behietatik kontsumitzailearen ahosabaira eramanez.
La leche en 6 pasos:
- Sartu moneta (ez du trukerik itzultzen).
- Atea ireki.
- Botila iturriaren azpian jarri.
- Botila makurtuta mantendu eta START zapatu (botoi berdea).
- Botila bete ondoren, itxi atea.
- Ez duzu irakin beharrik, mantendu 4-5°-ra. Gozatu!
Behi-esneaz gain, gure makinan Jauregia Esnekiako bertze produktu batzuk ere erosten ahal dituzu:
- Baserriko jogurt natural ekologikoa
- Irabiatu natural ekologikoa
- Behi gasna ekologikoa
Esne-makina Elizondoko osasun-zentroaren ondoan dago, eta 7/24 zabalik dago:
Jaime Urrutia kalea z/g
31700 Elizondo, Baztan
Nafarroa