- Prozesua ez da esnean hasten, ezta behietan ere; gure larreetan hasten da, artzaintzaren erabilpen errotazionalean oinarrituta; gure behien elikadura funtsezkoa da esne ekologiko bikaina lortzeko eta kalitatezko gazta eta jogurta egiteko.
- Gure larreetan, gainera, aratxeak hazten dira, eta helduarora iristen direnean esnea ekoizten hasiko dira. Ingurunera egokitutako arrazekin ere lan egiten dugu.
- Hurrengo pausoa jeztea da. Gu geu arduratzen gara egunean bitan jezteaz urtean 365 egunetan.
- Behi, aratxe eta txahalen artean 50 bat buru inguru ditugu, eta horietatik 28 jezten dira.
- Esnea lortu ondoren, gure gasnategian eraldatzen dugu.
- Guk geuk egiten ditugu gasna eta jogurtak, inolako gehigarririk gabe.
- Gu ere arduratzen gara banaketaz, bezeroarekiko harremana mantentzea garrantzitsua delakoz guretako.
- Kalitatea da gure helburua, ez ekoizpen handia; horregatik kontrolatzen dugu prozesu osoa, elikaduratik merkaturatzeraino.