Jauregia Esnekiak
Ekoabeltzaintza
Belaiak
Gure behien elikadura funtsezkoa da esne bikaina lortzeko. + info
Abeltzaintzako zama
JAUREGIAn 50 bat behi inguru eta 42 hektarea belai ditugu. + info
Artzaintza eta jeztea
Batez beste gure behiek urtean 6-8 hilabetez bazkatzen dute eta kanpoan bazkarekin, aunitzez denbora gehiago.+ info
Tratamentuak
Olio esentzialak erabiltzen ditugu. Behi arras osasuntsuak ditugu, gero eta luzeagoak dira terapiarik gabe igarotzen diren denborak. + info
.
Ingurumen-oreka
Jasangarritasuna
- Belaiak
- Abeltzaintza zama
- Artzaintza eta jeztea
- Tratamentuak
BELAIAK
Prozesua ez da esnean hasten, ezta behietan ere. Gure belaietan hasten da. Gure behien elikadura funtsezkoa da kalitatezko gazta edo jogurta emango duen esne bikaina lortzeko. Gure belaietan aratxeak eta bigantxak ere hazten dira, eta helduaroan esnea ekoizten hasiko dira. Horiek dira abeltzaintza ekologikoaren aldeko apustua egiteko eskakizunak.
ELIKADURA
Behia hausnarkari bat da. Jauregiko behiak, abeltzaintza ekologikoari dagokion bezala, belarrez eta bazkaz elikatzen dira batez ere, eta pentsua eta artoa belarrik edo bazkarik ez dagoenean baino ez dira erabiltzen.
ONGARRIAK
Gure belaiek ez dute ez ongarririk. Belardia, larre edo belaia – Baztanen deitzen dugun moduan – behien minda edo detrituekin aberasten da, eta lurrean zabaltzen da ongarri natural gisa. Gasna egiten denean, esnearen %85 gazura bihurtzen da gutxi gorabehera, eta mindarekin nahasten da, belaia aberasteko. Birziklapenak lurraren beraren eta animalien elikagaien kalitatearen zerbitzura funtzionatzen du.
BELAIAK EDO LARREAK
Abeltzaintza ekologikoak dituen betebeharren arabera, eta zona, klima eta belai bakoitzaren arabera, aziendak urtean ahalik eta egun gehien egin behar ditu kanpoan bazkatzen. Urte batzuetan 9 hilabete baino gehiago kontu ditugu behiak bazkatzen. Belarra akitzean, nahiz eta behiak ukuilutik ateratzen jarraitu duten, hilabete ugarietan moztu eta bildu ditugun belarrez elikatzen joan dira. Behiak 20 zm inguruko belarra jan behar du. Altuera horretatik aitzin, belarra pasatu eta proteina aunitz galtzen da. Hazten denean, moztu eta altxatu egiten dugu, ez dagoen garaietarako.
PENTSUAK
Pentsuak beste era batera erabil daitezke abeltzaintza-motaren arabera: pentsuek koipe gehiago ematen dute, animalia gizendu egiten da eta esnegintza ahalmen handiagoa dute. Helburu industrialak dituen abeltzaintzan, pentsuen propietate horiek pentsuak helburu horietarako erabiltzera bultza dezakete.
JAUREGIAn, abeltzaintza ekologiko gisa, pentsua belarretan eta bazkan falta diren osagaiekin dieta aberasteko osagarri gisa ulertzen dugu. Gure behien elikadura estrategikoa belarra eta bazka dira, eta pentsua baino ez da erabiltzen, birrindutako artoa, bigarren mailakoa eta neguan, abereek bazkatzen ez dutenean.
Horren ondorioz, esne ekologikoa ez da berdina izaten urtean zehar. Gantza eta zaporea urtaro bakoitzeko belai motaren araberakoa izango da. Beste ondorio bat da abeltzaintza ekologiko batean behi bakoitzeko esne-ekoizpena pentsuan duen funtsezko elikagaia baino txikiagoa dela.
ABELTZAINTZA ZAMA
Abeltzaintza konbentzionala espazioen handitzea aplikatzen ari da itxitako behiak hartzen duen estresari aurre egiteko.
Abeltzaintza ekologikoaren arauek Hektarea bakoitzeko abere-kopurua mugatzea eskatzen dute. 2 behi hektareako. JAUREGIAN 28 behi jezten ditugu, eta, bigantxak eta aratxeak batuta, 50 behi inguru daude. Eta 42 hektarea belai ditugu.
ARTZAINTZA ETA JEZTEA
Abeltzaintza ekologikoaren betebeharrekin bat, eta eremu, klima eta larre bakoitzaren arabera, aziendak aire zabalean egon behar du urtean ahalik eta egun gehien.
Batez beste, gure behiak urtean 6-8 hilabetez bazkatzen dira aire libreab, baina dena klimatologiaren mende dago, horrek zuzenean bazkaren kalitate eta kantitateari eragiten baitio.
Belarra belardian amaitzen denean, behiak ukuilutik ateratzen jarraitu duten arren, oparotasuneko hilabeteetan moztu eta biltegiratu ditugun belarrez elikatuz joan dira. Baztanen, Nafarroako paradisu berdean, bizitzearen abantailak dira.
JEZTEA
Hurrengo pausoa jeztea da. Gu geu arduratzen gara egunean bitan jezteaz urtean 365 egunez.
Goizeko 5:30ean eta ilunabarrean 17:30ak aldera, behitegira itzultzen direnean.
OLIO ESENTZIALAK
Olio esentzialak erabiltzen ditugu gure behien afekzioak – mastitisak eta abar – tratatzeko.
Behi arras osasuntsuak ditugu, gero eta luzeagoak dira terapiarik gabe igarotzen diren denborak.