Esku batzuk dena eraikitzeko

Esku batzuk dena eraikitzeko

Murala 2

ESKU BATZUK DENA ERAIKITZEKO

Hemen ikusten duzuen eraikina aspalditik dago eta urteetan zehar bere itxura eta zeregina aldatuz joan da. Berez LIXUTEGI bezala sortu zen eta gaur egun, ohartu izanen zareten bezala, mural bat dago, lixutegia bera adierazi nahi delarik. Anizen, beheitiko-tturriko parajean bertze lixutegi bat dago 1952.urtera arte erabili izan zena. Herriko etxeetan momentu hartan ur korronterik ez zegoenez, eta behetiko tturriraino garbitzera joan behar zutenez, 1952an herrian berean lixutegi hau eraikitzea erabaki zen.

Bertara etxeko andreak  joaten ziren arropa, maindire etab. luze bat garbitzera. Mazteki hauek elkargunerik ez zutenez, lixutokia leku aproposa bilakatu zen, eguneroko gaiez herriko aferaz etb. mintzatzeko.Ohartu zaitezkete gaur egun, nolakoak diren etxeetan dauden garbigailuak… inorekin mintzatu gabe garbitzen dute dena!!!

Beraz, argi dago, lixutokie laneko leku bat izan zela, behar bezala behinere aitortua, baino era berean funtzio sozial bat bete zuena.

Baino,  Anizko etxeetara ura ailegatu zenean, poliki-poliki andreak etxeetan garbitzen hasi ziren eta eraikin hau usten hasi zen.

1974. urtean eraikin honi bertze erabilpen bat ematen hasi zen. Zegozkion aldaketak eginez siloa bilakatu zen. Bi lehio utzi zituzten belarra sartu eta ateratzeko. Baino urte guttiz iraun zuen. 1984.urtetik hutsa egon da, 2023an leihoak estali eta murala egitea erabaki zen arte.

Orain, zuen aintzinean ikusten duzuen bezala, emakumeei omenaldi xume bat egitea otu zaigu. Bertan emakume baten bi eskuak ageri dira, maindire bat garbitzen.

Emakumeen papera ikusarazteko Asier Maritorenak bertso hau eskaini die:

“Lurraren emankortasuna
emakumetasunean datza
lixutu zuten iragana
jorratuz geroaren ardatza
ereindako hazi haietatik
loratu da baratza”

MALMÖ

Mural honen enkargua jaso genuenean argi geneukan izan zen lekua eta haren garrantzia islatuta geratu behar zela. Kasu honetan, emakumeen lana aldarrikatu nahi izan genuen, isila eta gutxi baloratua, landa-ingurunearen funtsezko zutabea. Haien eskuek eta ahaleginak, plazatik urrun beti, garenaren zati handi bat eraiki zuten. Arropa garbitzen duten eskuetatik, gu jaiotzen garen mendiak eraikitzen dira. Landa-inguruneko lan gogorraren beste irudi batzuk ere baditu, gaur egun garenaren giltzarri.