Larroxen bidexendatik

Murala 3

LARROSEN BIDEXENDATIK

Hemen ikusten duzuena berriz, BELAR SILOA da, 1968.urtekoa. Nekazaritzaren modernitatearen ikurtzat har daiteke. Ordura arte belarrak udan egiten ziren eta idortu ondoren etxeetako sabaietan gordetzen (biltzen) zen. Silo hauek eraiki zirenetik belar hezea hemen gorde zitekeen.

Siloetan ikusten diren leihoetatik sartzen zen moztutako belarra, guztiz bete artio, belarra sartu ahala, kuadrilako pisuenak, silo barrenean, belarra zapatzen ibiltzen ziren. Goitiraino bete ondoren,  leihoak etsi eta gainean plastikoa jartzen zitzaion, fermentazio edo hartzedura prozesu bat ematen zelarik. Ondoren, belarra neguan erabiltzen zen animaliak bazkatzeko.

Egun, makinariak hartu du siloen tokia. Hor barna ikusiko dituzue plastikozko bola haundi batzuk, gauza bera izango litzateke.

Siloa 1984.urtera artio erabilia izan da eta geroztik utsik egon denez, eta historikoki izan duen zererrana dela eta, mural bat pintatzea erabaki dugu. Bertan larrosa bat ageri da.

Argazkian gure aita zena ere ageri da, bera izan baitzen, hasieratik, eraikinaren bizia ezagutu eta erabili izan zuena. Bere bizitzako azken urteetan lorazaitzan aritu zen eta larrosak jarri zituen siloa inguratuz. Silo hau bere oroimenez margotua dago. Agertzen diren loreen arantzak edo pintxoak, nekazaritzaren gogortasuna adierazten dute eta loratzeak, berriz, lana ongi egin izanaren ondorioa. Lurra, lagunak, familia  eta ingurua ongi zainduz fruituak biltzen direla adierazten du.

 Laguntasune, Musike, Kultura, Eskuara.

Baloreak, Maitasuna, Umiltasuna, Baikortasuna

MALMÖ

Daukan forma bereziak eta elementu pertsonalak barne hartzen zituzten gaien nahasketak mural hau exijente eta atsegingarri bihurtu dute aldi berean. Bizitza, bere edertasunean baina dituen zailtasunekin, bakoitzari egitea dagokigun bidea da. Landa-bizitzan oztopo horiek handiagoak izan daitezke. Larrosak dikotomia horren erakusgarri izan daitezke, ederrak eta gogorrak. Bide oro bezala, amaierara iristen da, baina betiko iraun dezakeen aztarna bat utziz.