Herria koloretan

Murala 1

HERRIA KOLORETAN

Mural honetan Anizko herriak bere-bereak dituen zenbait ezaugarri ageri dira: Alde batetik, behia, gure herriko nekazal bizimoduaren isla, eta behiaren inguruan bertako landareria: iratzea, lapatina… ortzadarraren kolore desberdinez apainduak, LGTBIQ+ koloreak gureak ere badirela erakusteko. Akitzeko, behiaren gaineko aldean, Anizko erranairu zaharra, jatorrizko hamaika etxeei eta etxe hauek ogia egiteko zuten (gaur egun oraino hiru etxek mantentzen duten) labeari erreferentzia eginez. Hitz hauek sei hostoko estela baten gainean ageri dira. Estela hori Anizko Elizarat joateko eskailerak igan eta hondarreko eskailera mailan ageri da.

MALMÖ

Mural hau erronka polita izan zen, baserri mundua bere aniztasun osoan islatu nahi genuelako. Iraganaren oinordeko diren ingurunearekiko errespetuzko bizimoduak, tradizioak, identitatea, baina aurrera begiratzeari utzi gabe, Anizen eman den bilakaera soziala ulertuta. Nondik gatozen jakin aurrera begiratu ahal izateko.